Uztailaren 19an hamar film labur proiektatuko dira Amurrion Korterraza Araba 2019ren eskutik

11 Uztaila 2019

“Super Selección” izeneko film laburren saioa izango dugu Amurrion uztailaren 19an. Komedia saio hau 22:00etan hasiko da Larrinaga kaleko oinezkoen gunean. Euria izanez gero, San Anton plazan izango da. Kultur hitzordu hau Kultura Kalean! Elkarteak antolatutako Korterraza Araba 2019 aire zabaleko Film Laburren Jaialdian sartzen da; izan ere, elkarte honek sustatzen dituen Kultur proiektuen helburua kalea herritarren topaleku gisa berreskuratzea da, gozatzeko, elkar eragiteko eta harremanak sortzeko. Gasteizko Kultur egutegian sendotuta dagoen hitzordua da, eta Arabako beste herri batzuetara ere zabaltzen da.

Hauek dira aukeratutako film laburrak: