Udaran odola emateko kanpainak sei eguneko iraupena izango du

17 Uztaila 2019

Amurrion odola emateko kanpaina berria abiaraziko da uztailaren 19an, 22an, 23an eta 30ean nahiz abuztuaren 1ean eta 9an. Larrinaga kaleko oinezkoen gunean ipiniko den unitate mugikorraren autobusean aterako da odola, egun batzuetan goizez eta besteetan arratsaldez.

ODOLA EMATEA AMURRION

Larrinaga kaleko oinezkoen guneko autobusa.

UZTAILA

• Ostirala 19, 09:45etik 13:00etara.

• Astelehena 22, 16:45etik 20:00etara.

• Asteartea 23, 16:45etik 20:00etara.

• Asteartea 30, 16:45etik 20:00etara.

ABUZTUA

• Osteguna 1, 16:45etik 20:00etara.

• Ostirala 9, 09:45etik 13:00etara.