Saratxok Antiguako Ama Birjinaren omeneko jaia egingo du maiatzaren 12an

10 Maiatza 2019

Saratxok berritu egingo du Antiguako Ama Birjinarekiko fideltasun-botoa maiatzaren 12an, igandea. Hala, XVIII. mendetik datorren tradizioa beste behin beteko dute. Jai-egun horretako programazioa 11:30ean hasiko da Urduñako udaletxe aurreko harrerarekin. Bertan egongo dira agintari, txistulari eta dantzariak. Aginte-makila trukatu dute bi udalerriek.

Meza eta erromesaldia

Aurten, Antiguako tenplurako prozesioarekin jarraituko du festak. Bertan, meza emango da 12:00etan. Meza bukatu eta gero, erromesaldi bat egingo da trikitixaren musikaren laguntzarekin. Ondoren, Bizkaiko hiriaren erdigunera jaitsiko dira berriro jaiarekin jarraitzeko, eta 15:00etan anaitasun-bazkari bat egongo da.