San Roque auzoak San Silvestre jaiaren edizio berria ospatuko du abenduaren 31n

29 Abendua 2017

Amurrioko San Roque auzoak jada tradizionala den San Silvestreko jaia ospatuko du urteko azken egunean, abenduaren 31n.

Programazioari hasiera emateko, 12:45ean meza egingo da eta ondoren, XVIII Isidro Arteta Folklore Saria banatuko da. Antolatzailea Olarriko Santa Marina auzo-elkartea da. Jaiegun horren goizean zehar argazki erakusketa bat egingo da, 13:30etik aurrera. Era berean, txintxorta pintxoak dastatu eta porroian ardoa edan ahal izango da. 13:45ean porroian edateko erresistentzia lehiaketa hasiko da eta, ondoren, sariak banatu eta urdaiazpiko bat zozkatuko da.