Onetsi dira jada Amurrio Antzokiko 2018rako zinema-txartelen, zinema-bonuen eta bazkideen prezioak

4 Abendua 2017

Haurrentzako zinemako emanaldien txartelaren prezioa 3,70 eurokoa izango da; gainerakoena,  4,70 euro eta asteleheneko emanaldiena, 3,70 euro.

Amurrio Antzokiko bazkide-agiriaren prezioa  20,50 eurokoa izango da 2018an; agiri horren bidez, txartelak merkeago eros daitezke, 2018an programatuko diren lau zinema-emanaldi ikus daitezke eta txartelak lehentasunarekin eros daitezke, besteak beste.

Zinema-bonuaren tarifa ere onetsi da: 12,30 euro; bonu horren bidez,  lau txartel eskuratzen dira Amurrioko aretoan 2018an programatuko diren edozein zinema-emanaldi ikusteko. Abenduaren bigarren hamabostalditik aurrera egongo dira salgai, antzokiko txartel-leihatilan eta Kultur Etxean.

antzokia