Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa izango da Amurrioko Inauterien protagonista

6 Otsaila 2018

Amurrioko Udalak hainbat jarduera programatu ditu inauteriak ospatzeko. Jarduerak larunbatean hasiko dira, arratsaldeko 17:00etan, Juan Urrutia plazan, DJ Mark Markosen musika animazioarekin. 19:00etatik aurrera, Aspaltza Elkarteak koordinatzen duen Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa ospatuko da. 

Mariaka eta Marigabon buru izango dituen desfilea Andra Mari elizatik abiatuko da, Elexondo, Aiara eta Iturraldetik igaro ondoren Juan Urrutia plazan amaitzeko. Desfilearen ostean mozorroen aurkezpena izango da. 20:30etik aurrera kategoria guztietako sari banaketa ekitaldia egingo da.

A kategoria, 1 eta 3 pertsona artean, 75 euroko lehen saria eta Kakarroren irudi bat.

B kategoria, 4 eta 10 pertsona arteko taldeak: 250 euroko lehen saria eta Kakarroren irudi bat. 150 euroko bigarren saria eta Kakarroren irudi bat. 90 euroko hirugarren saria eta Kakarroren irudi bat.

C kategoria, 10 pertsonatik gorako taldeak: 450 euroko lehen saria eta Kakarroren irudi bat. 200 euroko bigarren saria eta Kakarroren irudi bat. 100 euroko hirugarren saria eta Kakarroren irudi bat.

D kategoria, umeekin doazen helduek osatutako taldeak, gutxienez hiru pertsonek osatutakoak. Aurten, berrikuntza gisa, kategoriako mozorroen gaia umeen ipuinak izango dira. Lehen saria 200 eurokoa izango da, eta bigarrena 125 eurokoa, biak ere Kakarroren irudi batekin.

Horrez gain, desfileko koreografiarik hoberenak 120 euroko saria jasoko du APYMCAko baleetan eta Kakarroren irudia, eta zozketan parte hartzen duten pertsona guztien artean 200 euroko balioa izango duen bidaia pack bat zozketatuko da. Mozorro lehiaketan parte hartzeko izen emateak otsailaren 8an eta 9an egin beharko dira, goizeko 09:30etik 14:00etara, Udaletxeko Jai Sailean.

Desfilea amaitu ondoren txokolatada egingo da Juan Urrutia plazan. 20:00etatik aurrera, Juan Urrutia plazan, eta DJ Mark Markosen eskutik, diskoteka koreografikoa ospatuko da. Musika animazioa 22:30era arte luzatuko da.

Inauteri asteartea

Inauteri astearteko jarduerak umeei zuzenduta egongo dira San Anton plazan. 16:45etik aurrera txokolatada egingo da, Aurrerakaren eta Gazteriaren Gurutze Gorriaren laguntzarekin. 17:00etan umeei zuzendutako Zortzikotxikia ikuskizuna eskainiko du Xaiborrek, koreografiekin, opariekin, lehiaketekin eta errealitate birtual handituko betaurrekoekin. Inauteriak datorren urtera arte agurtuko dira 18:30ean, Kakarro Judas erreta.

Halaber, saltokiek eta ostalaritzako establezimenduek Inauterietan parte hartzeko gonbidapena jaso dute, apainketa lehiaketaren bitartez. Ondoen girotutako saltokiari edo tabernariari emango zaion sari berezia 200 euro eta Kakarroren irudi bat izango da. Lehiaketan parte hartzeko izen emateak otsailaren 9ra arte egin beharko dira, Udaletxeko Jai Sailean.