Inkesta batek agerian jarri du arabar nerabeak 12 urte eta erdirekin hasten direla alkohola kontsumitzen

28 Abendua 2017

josune rueda prensa

Arabako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 4. mailen arteko ikasleen artean egindako inkesta batek erakutsi du alkoholaren kontsumoa oso adin txikian eta goiztiarrean hasten dela. Alkohola kontsumitzen hasteko batez besteko adina 12 urte eta 5 hilabetean kokatzen da. 15 urtetik aurrera, hamar nerabetik 8k edo 9k probatu dute alkohola.

Horra, bada, ondorio batzuk, iazko udaberrian lurralde historikoko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan (Gasteizkoetan izan ezik) 11 eta 17 urte bitarteko 2.023 ikasleri egindako inkesta batek dakartzanak. Vicente Fernández adituak egin du inkesta, zeina Sasoia enpresakoa baita, osasunerako heziketako eta drogamenpekotasunaren prebentzioko programak garatzen jarduten den enpresa bat. Ikerketa egiteko ezinbestekoa izan da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen komunitate prebentzioko talde teknikoaren laguntza, zeinaren ardura baita abian jartzea Drogomendekotasunak Prebenitzeko Tokiko Plana Arabako landa gunean, eta Laudioko eta Amurrioko udaletako profesionalen laguntza.

Alkohola kontsumitzeko arrazoi nagusia, inkesta egin zaien pertsonen artean, dibertitzea eta ondo pasatzea da, eta, horren ostean, lagunek egiten dutena egitea, edo arazoak ahaztea edo “deusen kasurik” ez egitea. Aldiz, beste alderdian, alkoholik ez edateko gehien aipatzen den arrazoia da sinetsita egotea osasunari kalte egiten diola, eta, ondoren, ez nahi izatea, ez dutelako behar ondo pasatzeko.