Hamabi pertsona kontratatuko dira, natura- eta hiri-eremuetan mantentze-lanak egiteko

25 Ekaina 2014
Amurriok eta Sartuk egindako hitzarmena da, langabeei lanerako sarbidea emateko.

Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Arabako Sartu Elkartearekin, Amurrioko langabeak lanean sartzea sustatzeko.

Interesa dutenek “Natura- eta hiri-eremu publikoen mantentze-lana” izeneko programan parte hartzeko aukera izango dute. Programa horretan honako hau sartzen da: prestakuntza-etapa bat eta lanaldi partzialeko (% 76,92) 6 hilabeteko lan-kontratua, gehienez ere hamabi pertsonentzat.

Parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Amurrion erroldatuta egotea gutxienez lau urtez eta enplegu-eskatzaile gisa Lanbiden izena emanda egotea gutxienez 18 hilabetez; bestela, azken 24 hilabeteetan lanik gabe gutxienez 18 hilabete igaro izana. Era berean, beharrezkoa da gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea eraikuntza-arloan, industria-arloan edo industriari lotutako zerbitzuen sektorean (ingurumen-arloa barne). Programa horretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 23a baino lehen, lanbide.net-en “Natura- eta hiri-eremu publikoak mantentzeko laguntzailea” izenarekin argitaratutako eskaintzan, webgunearen bidez edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Amurrioko bulegoan. Eskainitako plaza-kopurua baino eskatzaile gehiagok betetzen badituzte baldintzak, aukeraketa-prozesu bat egingo da.