Gabonetako pintura lehiaketa

4 Abendua 2018

concurso euskera

Lehiaketaren oinarriak-2018

Lehiaketa honetan 14 urtetik beherako amurriarrek eta honako arau hauek onartuko dituzten guztiek hartu ahal izango dute parte:

  1. Derrigorrezko gaia: “Gabonak”.
  2. Lanak egiteko mota guztietako konposizio teknikoak onartuko dira: marrazketa, pintura, collage, etab. Lehiakide bakoitzak bakarrik obra bat aurkez dezake.
  3. Lan bakoitzak gehienez autore bi izan dezake.
  4. Aurkeztutako lanek 50x40 zm. gehienezko neurriak izan beharko dituzte. Koloreztatutako fotokopiak ez dira onartuko.
  5. Lanak kultura etxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, abenduaren 10etik 22ra, biak barne.
  6. Lanaren atzealdean egilearen ondorengo datu hauek zehaztu beharko dira: izen eta abizenak, adina, telefono zenbakia eta lanaren izena.
  7. Aurkeztutako lanak abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra bitartean (lan egunetan bakarrik) “La Casona” Udal Erakusketa aretoan erakutsiko dira.
  8. Sari banaketa abenduaren 28an 18:00an “La Casona” Udal Erakusketa aretoan izango da.
  9. Partehartzaile guztiek opari bat izango dute.
  10. Lehiaketak ondorengo sari hauek izango ditu:

A-    Maila, 6 urte arte (2012an jaiotakoak barne):

1º      Diploma eta oparia.

2º      Diploma eta oparia.

3º      Diploma eta oparia.

B-    Maila, 7-10 urte bitartekoak  (2008 eta 2011 bitartean jaiotakoak):

1º      60 € (marrazketako materialean) eta diploma.

2º      50 € (marrazketako materialean) eta diploma.

3º      40 € (marrazketako materialean) eta diploma.

C-    Maila, 11-14 urte bitartekoak (2004 eta 2007 bitartean jaiotakoak):

1º      70 € (marrazketako materialean) eta diploma.

2º      60 € (marrazketako materialean) eta diploma.

3º      50 € (marrazketako materialean) eta diploma.

  1. Epaimahaia Arte munduarekin zerikusia duten pertsonez osatua egongo da.
  2. Erabakia apelaezina izango da.
  3. Saritutako lan guztiak “Juan Aranoa Arte Eskolaren” jabetzapean geratuko dira, lan horien erreprodukzio eta erakusteko eskubidea beretzat gordeko duelarik.
  4. Batzorde Antolatzaileak aurkeztutako lanak arretaz zainduko ditu baina lanak hondatu edo galduko balira ez du erantzukizunik izango.
  5. Lanak urtarrilaren 16tik aurrera hartu ahal izango dira, 15 eguneko epean hartuko ez diren lanak Batzorde Antolatzailearen jabetzapean geratuko dira.
  6. Saridunei jakinarazpena udal web orrialdean agertuko da.
  7. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onartzea dakar.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO KULTURA ETXERA DEITU, TFNOA. 945.891.450.
ANTOLATZAILEA: AMURRIOKO “JUAN ARANOA” ARTE ESKOLA.
BABESLEA: AMURRIOKO UDALA..