Ekialdeko Errege Magoen kabalgata urtarrilaren 5ean igaroko da Amurriotik, 17:30etik aurrera

2 Urtarrila 2017

Errege Magoentzako gutunak Bañueta Kiroldegian utzi ahal izango dira urtarrilaren 3an eta 4an.

Aurten ere, dena prest dago Amurrion Ekialdeko Errege Magoei harrera egiteko urtarrilaren 5eko arratsaldean. Ekimena Parrokiako Caritasek eta Santa Vera Cruz Kofradiak antolatzen dute, Amurrioko Udalaren laguntzarekin. Urtarrilaren 5eko goizean, tronpetari eta pregoilari errealak etorriko dira, 17:30etik aurrera Erregeak beren kabalgata eta segizioarekin iritsiko direla iragartzeko. Santa Maria parrokiako oinezkoentzako eremuan, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek harrera egingo diete haurrei eta gozoki-paketeak banatuko dizkiete. Ekialdeko Errege Magoentzako gutunak urtarrilaren 3an eta 4an jasoko dira Bañueta Kiroldegian, Gabonetako Haurrentzako Parkearen alboan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Santa Vera Cruz kofradiak boluntarioak behar ditu kabalgatarako. Jarri harremanetan inolako konpromisorik gabe kofradiaren ordezkariekin edo joan Santa Maria parrokiara izena eta harremanetarako telefono-zenbakia ematera. Parrokiako telefonora ere deitu daiteke (945891632), 18:30etik 19:45era.