Ekainaren 10era arte izen-emateak formalizatu ahal izango dira uztailean Oporretan ere Euskaraz programan parte hartzeko

5 Ekaina 2019

Aisialdiko jarduera ludikoak dira, bost eta hamabi urte bitarteko adingabeei zuzenduak.

Beste urtebetez, Amurrioko Udalaren Euskara Batzordeak Oporretan ere Euskaraz programaren edizio berri bat antolatu du, bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako aisialdi-jarduerei buruzkoa. Uztailaren 1etik 26ra izango dira, Lucas Rey eskola publikoaren instalazioetan, 10:00etatik 13:30era. Matrikularen prezioa 56,13 eurokoa izango da Amurrion erroldatutako ikasleentzat, eta 110,20 eurokoa erroldatuta ez daudenentzat. Bi anai-arrebak edo gehiagok parte hartuz gero, matrikularen prezioa 50,52 eurokoa izango da bakoitzarentzat, eta, erroldatuta ez baldin badaude, 106,65 eurokoa parte-hartzaile bakoitzarentzat. Matrikularen prezioa Laboral Kutxan ordainduko da, Amurrioko Udalaren kontu honetan: 30350089180890020005. Izena emateko epea ekainaren 1etik 10era bitartean izango da

Izena emateko orria eta banku-ordezkagiria Kultur Etxean entregatuko dira ekainaren 1etik 10era bitartean. Taldeak osatzeko, beharrezkoa izango da gutxienez hamar parte-hartzaile biltzea. Ekainaren 17an onartutako pertsonen zerrendak argitaratuko dira.

Ezinbestekoa izango da B edo D ereduan matrikulatuta egotea programan parte hartzeko. Jokoetan, kirolean, igerilekuen animazioan, abestietan, tailerretan, hamabostaldiko irteeretan, Amurrioko mendiak eta auzoak ezagutzeko txangoetan eta bestelako jardueretan oinarritzen da programa.