Aurten ere udal pianoa kalera aterako da ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean

13 Ekaina 2019

Musikaren Astearen jardueretako bat da

Aurten ere Amurrioko Musikaren Astearen doinuez gozatuko dugu. Aurtengoa hogeita bigarren edizioa da eta ekainaren 14tik 23ra arte ospatuko da, Udal Musika Eskolak antolatuta. Egitarauaren lehenengo jarduera Amurriock Musika Lehiaketaren finala izango da, eta horren ondoren, beste kontzertu batzuk egingo dira. Gainera, Amurrio Antzokiko pianoa kalera aterako dute, eta horrela, edozein piano jotzailek bere dohainak erakutsi ahal izango ditu aire zabalean.

AMURRIOKO XXII. MUSIKAREN ASTEA

• OSTIRALA, EKAINAREN 14a: 22:00etan, Juan Urrutia plazan, Amurriock Musika Lehiaketaren finala. Antolatzaileak: Burubio Kultur Elkartea eta Musika Eskola.

• ASTELEHENA eta ASTEARTEA, EKAINAREN 17a eta 18a: 19:00etan, Amurrio Antzokian, Musika Eskolako instrumentu-taldeen eta abesbatzen ikasturte amaierako kontzertuak.

• OSTIRALA, EKAINAREN 21a: “Musikaren Nazioarteko Eguna”: 18:30etik 21:00etara, udal pianoa kalean egongo da, Juan Urrutia plazako oinezkoentzako aldeetatik hurbil.

• IGANDEA, EKAINAREN 23a: 19:00etatik 21:30era, Santa María elizaren inguruetan, Musika Eskolako konboen kontzertua, San Juan jaia dela eta.