ARGAZKI ERAKUSKETA: “AUTORRETRATUAK ZURI BELTZEAN” ARABAKO ARGAZKILARITZA ELKARTEKO HAINBAT KIDEAK URTARRILAK 13 - 31 “LA CASONA” UDAL ERAKUSTARETOA

12 Abendua 2014

Erakusketak diziplina artistiko honi bere osotasunean heldu nahi dio, Arabar Argazkilaritza Elkarteak azaltzen duen lez, autorretratu klasiko eta agerienetatik kontzeptualetaraino bere barnean hartuz, beti ere artistaren kezkak kontuan izanik. 

Erakusketan bertan dauden artistak dira: Noemi Calvani, Ramón Merino, Javier Soto, Javier Barrio, Iratxe Goikoetxea, Javier Martín, María Uriarte, Iaski Ruiz de Azua, Moncho Aguirrezabal, Josetxu Silgo, Sergio Celada, Mikel Alba, Mila Agirre, Rocío López, Josean Camacho, Aitor Salazar, Maite Arberas, Marta Grases, Jabi Soto, Santiago de la Hoz, Estíbaliz Díaz eta Roberto García.

Erakusketaren xedea Elkartearen jardueren sustapena da, halaber arabar herrietan argazkilaritzaren hedapenarako aktibitateen bermatzea.

Arabako Argazkilaritza Elkartea, irabazteko xederik ez duen elkartea da, helburu nagusi moduan argazkilaritzaren ikasketa eta hedapena duena.

Artean orokorrean eta batez ere argazkilaritzaren gainean daukaten interesa dela eta, hainbat jarduera bultzatzen dute aurrerapen teknikoak, beraien kezka propioak edota jasotzen dituzten parte-hartze eskaintzak kontutan hartuta.

Argazkilaritzak sortzen duen giza interesa dela eta, batez ere argazkilaritza digitalaren hedapen eta aukeretatik eratortzen dena, hainbat ikastaro eta tailer antolatzen dituzte.

Beraien sortze helburuekin modu batean edo bestean dauden ekimenetan ere, beti daude prest laguntza emateko, eta horrela, badira hemezortzi urte errotutako jarduerak zein jarduera berriak garatzen dituztela. Hori dela eta, argazkilaritzaren munduan hasi nahi duen ororentzat errefente bilakatu dira gure lurraldean