Amurrioko Udalak, partaidetzan oinarritutako aurrekontuei buruzko AmurriokoEKIN programaren beste edizio bat jarri du martxan

1 Martxoa 2018

Amurrioko Udalak, partaidetzan oinarritutako aurrekontuei buruzko AmurriokoEKIN programaren beste edizio bat jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Horretarako, prozesuaren jarraipena egingo duen eta funtsezko alderdien inguruko erabakiak hartuko dituen lan taldea eratuko da.

Partaidetzan oinarritutako aurrekontuen prozesuari hasiera eman aurretik, deia egiten zaie talde motorrean parte hartzeko interesa duten pertsona guztiei. Horretarako, bi bilera antolatu dira Talde Motorra eratzeko, martxoaren 7an eta 15ean, Katekesiko Aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Talde hori, Amurrion bizi diren pertsonek osatuko dute, eta elkarteren bat ordezkatuz edo norbanako gisa hartu ahal izango dute parte.

Lehenengo saioaren helburua Partaidetzan oinarritutako aurrekontuen prozesua, Talde Motorraren egitekoak, 2018an taldeak izango duen gutxi gorabeherako egutegia azaltzea eta sortu daitezkeen zalantzak edo gaiak argitzea izango da. Saio horretan, interesatuta dauden pertsonek izena eman ahal izango dute, taldeko kide izateko. Interesatuta dauden pertsona berriek 2017ko Talde Motorra osatzen dutenekin egingo dute bat, gehienez ere 30 pertsonako taldea osatzeko. Talde Motorra dagoeneko eratuta egongo den bigarren bileran, edizio honetan erabili beharreko lehentasun irizpideak zehaztuko dira.

Bileretara joan nahi izanez gero, komenigarria izango litzateke aurretik baieztatzea 945 891 161 telefono zenbakira deituz eta Ana Izquierdo Udaleko Partaidetza Teknikariarengatik galdetuz edo partehartzea@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz.

Talde Motorraren egitekoa funtsezkoa da partaidetzan oinarritutako aurrekontuetan. 2017an egindako edizioan egiaztatu ahal izan zen bezala, talde horri lehentasunezko irizpideak definitzea eta bateratu beharreko proposamenak gainbegiratzea egokitu zitzaion, beste gai batzuen artean.