Amurrioko Udalak eta Torre Aldea Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Nagusien Etxea erabiltzeko.

2 Otsaila 2018

Une honetan, udal-erakundea ekarpenak biltzen ari da lokal horren kudeaketa osorako pleguak egiteko.

Amurrioko Udalak eta adinekoen kolektiboko Torre Aldea Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Nagusien Etxea (Intxaurdui kalea 2 zk., behea) lokalaren behin-behineko kudeaketa erregulatzeko. Hitzarmenaren helburua da gutxieneko baldintzak ematea behin-behinean Nagusien Etxea zentroak taberna-zerbitzua izan dezan, udal-espazio horretan adinekoak elkartzea sustatzeko eta bultzatzeko.

Ekarpenak

Gaur egun, Amurrioko Udala hainbat ekarpen jasotzen ari da hainbat pertsonaren eta kolektiboren partaidetzaren bitartez zerbitzu hori esleitzeko pleguetako baldintzak egin ahal izateko. Plegu horietan islatuko da udal-lokal horren kudeaketa osoa (jarduerak, taberna eta dinamizazioa, besteak beste).