Amurriok Euskal Jaia 2019 ospatuko du datorren maiatzaren 18an

14 Maiatza 2019

Datorren maiatzaren 18an Amurriok, bertako Udalak, Aiara Dantza Taldeak eta Ohiturak Elkarteak antolatutako Euskal Jaiaren beste edizio bat jasoko du. Jardunaldiak jarduera egitarau zabala jasoko du, goizeko 9.00etatik hasita, mendi ibilaldiarekin. Aurten, Luhartz eta Txapelak bat taldeen emanaldiak azpimarratu behar dira.

 

Euskal Jaia 2019ko programazio osoa:

9.00 Mendi ibilaldia, Mendiko Lagunak  taldearen eskutik

12.00 Txupinazoa Juan Urrutia plazan.

12:30 Euskal Dantzen erakustaldia Juan Urrutia plazan

          Aiara Dantza Taldeko dantzari eta dantzari ohiak.

13:45 Kalez kale kantari, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin..

15:00 Bazkaria parkean.

16:00 Kantukada parkean.

17.00 Pilota partiduak Udal Pilotalekuan, pelotazale klubaren eskutik.

18:30 “Festamendua” dantza ikuskizuna Tio Teoren Semeak taldearekin, plazan.

19:00 Talo, sagardo eta txakolina postua.

20:00 Erromeria Luhartz taldearekin.