Amurriok diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Elexondo pasealekuko zorua eta altzariak berritzeko

11 Urria 2017

Amurriok diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, hain zuzen ere, “Hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasunerako zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa – Hirigune 2017” deialdiaren bitartez.

Aurkeztutako proiektuak hauxe proposatzen du: Elexondo pasealekuko parterreak eta zuhaitz-txorkoak kentzea, zorua birmoldatzea eta hiri-altzariak berritzea. Eskatu den diru-laguntza 22.310 eurokoa da, eta aurrekontu osoa, 39.826 eurokoa.

“Elexondo ibiltokia hirigunetik gertuko espazioa da  eta udalerria zeharkatzen duen kale nagusian dago; hortik, egunero, jende asko igarotzen da. Hori dela eta, mugikortasuna errazteko, arkitektura-oztopoak eta bisualak kentzea pentsatu dugu, pasealekua zabalagoa eta erosoagoa izan dadin”, azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak.

elexondo