Amurriok Artzain Egunaren XXVI. edizioa jasoko du igande honetan

18 Iraila 2019

Amurriok jarraipena emango dio, beste urte batez, herriak duen hitzordu berezienetako bati. Igande honetan Artzain Egunaren XXVI. edizioa jasoko du, eta bertan Jose Luis Menoyo Mendia (Larrabe), Paula Menoio García de Kortazar (Ametzaga de Zuia) eta Goyo Otxoa de Zuazola (Aspuru) artzainak omenduko dituzte. 10:00etan hasiko dira jarduerak, hainbat lehiaketa, erakusketa eta produktu dastaketarekin.

 

Edizio honetan Sasi ardi arrazako ardien erakusketarekin jarraituko da eta Juan Urrutia parkean egingo den artzain txakurren erakusketa berreskuratuko da. Jai eguna ospatzeko, biztanle guztiei baserritar jantziarekin irteteko gonbidapena egiten zaie. Partaide guztien artean baserriko produktuen loteak zozketatuko dira.

 

EGITARAUA

  • Larunbata, 2019ko irailaren 21a.

 

12:00etan: XVI. KANPAI KONTZERTUA.

 

  • Igandea, 2019ko irailaren 22a.

 

10:00etatik 14:30era:

LATXA ARRAZAKO ARDIEN PROBINTZIA ARTEKO XXVI. LEHIAKETA. Juan Urrutia parkean

-Esne produkziorako Arabako aurpegi beltz eta aurpegi argi artalde onenen Lehiaketa eta Erakusketa.

-Esne kontrolerako Eskualdeko ardi onenen Lehiaketa eta Erakusketa.

-Sasi ardi arrazako, Babes Berezia duen Euskal Herriko arraza autoktonoko, ardien erakusketa.

IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENEKO ARTZAIN GAZTA LEHIAKETAREN XIII. EDIZIOA Ruperto Casanuevaren Oroimenekoa. Juan Urrutia plazan

GAZTA ETA TXAKOLIN SALMENTA ETA ERAKUSKETA.

Gazta dastatzea. Dastatu 2 gazta desberdin euro baten truke. Juan Urrutia plazan.

BASERRIKO PRODUKTUEN SALMENTA ETA ERAKUSKETA.

San Anton plazan.

BASERRIKO MEKINEN ERAKUSKETA.

Larrinaga kalean.

ARTISAUTZA ERAKUSKETA.

San Anton plazan.

GASTRONOMIA ERAKUSKETA.

Juan Urrutia plazan.

ARGAZKI ETA ETNOGRAFIA ERAKUSKETA.

Guk pasealekuan.

AMURRIOKO TXISTUZALEAK.

ARTZAIN TXAKUR ERAKUSKETA

Juan Urrutia parkean.

10:00etatik 13:00etara: VIII. GAZTA LEHIAKETA HERRIKOIA

Juan Urrutia plazan.

 

11:30ean: ONGI ETORRIA OMENDUTAKO ARTZAINEI.

Juan Urrutia plazan.

 

12:00etatik 12:30era: GAZTA EGITEKO MODUAREN ERAKUSKETA.

Juan Urrutia plazan.

 

12:30etik 13:30era: BERTAKO ARTILE MOZTE TRADIZIONALAREN ETA ZEELANDA BERRIKOAREN ERAKUSKETA.

Udal parkean.

 

12:30etik 13:00etara: LATXA ARTIDITIK SORTUTAKO PRODUKTU BERRIEN DASTAKETA: ARDIKI ETA GAZTAZAHARRA.

Juan Urrutia plazan.

 

12:30etik 13:30era: ARAIAKO MUSIKA BANDA.

San Anton plazan.

 

13:30ean: ARABAKO ARTZAINAREN OMENALDIA.

Juan Urrutia plazan.

 

13:30ean: SARI BANAKETA.

Juan Urrutia plazan.

 

13:30ean: BAZKARIA-ARDI DASTAKETA JUAN URRUTIA PLAZAN. Erretilua euro bat.

 

18:00etan: ARTZAIN TXAKURRENXXI. TXAPELKETA-ERAKUSKETA. JUSTO FURUNDARENAREN OROIMENEKOA.

Pikaza Zelaiaren aurrean, Udal Igerilekuen ondoan.