Aldundiak Nerbioiko parke linealeko bide berdearen zati berria inauguratu du, Amurrio eta Laudio lotzen dituena

4 Abendua 2017

dipu parque

Gaur goizetik bertatik, ziklistek eta oinezkoek Nerbioiko parke linealeko bide berdearen zati berriaz gozatu ahalko dute; izan ere, Amurrio eta Laudio lotzen dituen tartea gaituta baitago. Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak egokitu berri den ibilbidea inauguratu du gaur goizean. Bideak 1,7 kilometro luze du eta 68 metroko pasabide luze bat, Nerbioi ibaiaren ibilgua salbatzearren. Ekitaldian Josune Irabien Amurrioko Udaleko alkatea eta baita beste foru eta tokiko erakundeko ordezkari batzuk ere izan dira. Galerak bide batez balioan jarri du ibilbide horrek duen garrantzia Arabako mugikortasun jasangarrirako eta animatu ditu Aiarako herritarrak eta bertako bisitariak motorik gabeko garraiobideak erabiltzera “aisialdian ez ezik, ikastetxeetara eta lantokietara joateko ere bai”.

“Arabako Foru Aldundiarentzat lehentasuna da mugikortasuna eta bizimodu jasangarriak ahalbidetzea hiriko ekosistemen barruan, eta bide berde hau lehentasun horren eta osasun publikoaren alde egiten dugun apustuaren adibide ona da”, erantsi du foru diputatuak ildo horretan. Arabako Foru Aldundiak tarte hura egokitu du eta horrela Nerbioiko parke linealak, guztira, hamar kilometro eta erdi hartzen ditu, lotuta Zamorako Zelaia eta Olako, bidegorrien udal sareari erantsita bertan. Obretarako inbertsioa 385.000 euro izan da, eta EGEF europar funtsek % 50 finantzatu dute.

67 metro luzerako pasabide handia ere instalatu da, saretako egitura metaliko batekin eta zur teknologikoko oholtzarekin, segurtasun handiagoa emateko bizikletei, euria denean. Arabako Foru Aldundiaren ustetan, 200.000 bat erabiltzaile ibiltzen da bide horretatik urtero. “Espero dugu zenbateko horrek gora egitea tarte berria egokitu eta gero”, agertu da itxaropentsu Galera. Saratxoko industrialderaino Halaber, foru diputatuak aprobetxatu du aukera iragartzeko zein izango den ibilbide berde horrek jarraituko duen hurrengo fasea. Hain zuzen, Saratxoko industrialdearekin lotzea El Refor-etik. Horretarako, aldundiaren 2018rako aurrekontuek dagoeneko gordeta daukate 60.000 euroko partida bat, tarte berriaren eraikuntza proiektua idazteko erabiliko duena aldundiak.