700 atleta hartuko dure parte Euskadiko Kros Txapelketan

9 Otsaila 2018

Igandean, 9.45etatik aurrera, Euskadiko Kros Txapelketa ospatuko da Amurrion. Txapelketa honen antolakuntzaz Oinkariak Atletismo Taldea, Amurrioko Udaletxea, eta Euskadiko eta Arabako Atletismo Federakuntzak arduratzen dira.

Euskadiko Kros Txapelketarekin Euskadiko kros denboraldiari amaiera emango zaio. Txapelketa amaitu ostean jakingo dugu zeintzuk diren Euskadiko kros txapeldunak 16 urtez azpiko kategorietatik Senior mailara arte, bai bakarkako kategorian, eta baita taldekakoan ere. Era berean, Amurrion bananduko dira Espainako taldekako kros txapelketarako (Xixon) eta bakarkako txapelketarako (Merida) plazak.

Txapelketa Refor kirolgunean ospatuko da. Kirolgune hau korrikalarien artean aski ezaguna da, hemen bertan Arabako eta Euskadiko kros txapelketa ugari antolatu baitira. Euskadi eta estatu mailan horrelako zirkuitu iraunkorrak gutxi direla azpimarratzen dute antolakuntzatik. Aurtengo krosaren aitzakiarekin, zirkuituari hobekuntza lan batzuk egin zaizkio: hala nola, distantzia igo (2000m arte) eta oztopo naturalak jarri.

Parte hartzaileen artean, Senior mutiletan aipagarrienak direnak Iván Fernández gasteiztarra, Sevillako maratoia prestatzen ari dena eta Euskadiko Kros Txapelketa 10. aldiz irabazteko prest dagoena, El Hassan Oubadi, Kamel Ziani, Unai Arroyo eta Eneko Agirrezabal, gaur egungo Euskadiko Kros laburreko txapelduna.

Emakumeen kasuan, Thrias Gebre, Rio-ko olinpiadetan izandakoa eta aurten Samorineko Europako Kros Txapelketan parte hartu duena, Elena Loyo, Espainiako maratoi erdiko txapeldunordea izatetik dator, Ainhoa Sanz, Maite Mayora e Ibone Sánchez nabarmentzen dira.

Atzo izen-ematea itxi zen eta 700 atleta daude apuntatuta Txapelketan parte hartzeko, 435 gizon eta 266 emakume. Probarik jendetsuena gizonezkoen Seniorra izango da 263 korrikalarirekin.

Ikuslegoarentzat txapelketa erakargarriagoa izateko, antolatzaileek lasterketaz gain, bertoko produktuen merkatu bat antolatu dute, eta era berean, musika eta euskal giroa presente egongo da goiz osoan.

Lasterketak 9:45etan hasiko dira gizonezkoen 16 urtez azpiko frogarekin, eta 13:25etan emakumezkoen Senior eta 23 urtez azpiko frogarekin amaituko da.