2015eko MIKOTURISMO EGUNAK

13 Urria 2015

Beste behin ere, gastronomiak leku zabala izango du festa horretan. Hiru asteburutan (urriaren 17an, 18an, 24an, 25ean eta 31n eta azaroaren 1ean), perretxikoekin egindako X. Pintxo Lehiaketa jokatuko da. Edizio berri honetan, udalerriko 8 ostalaritza-lokalek parte hartuko dute: Atxubi, El Crucero, El Rinconcito, La Reunión, La Terraza, Madik, San Antón eta Frontoi Taberna lokalek, hain zuzen ere.Aurreko edizioetan bezalaxe, bi sari emango dira: epaimahaiak hautaturiko pintxorik onena (200 € eta plaka) eta herritarrek hautaturiko pintxorik onena (150 € eta plaka). Bozketan parte hartu nahi duten herritarrek boto-txartel bat hartu beharko dute lehiaketa jokatuko duten establezimenduetako batean edo Turismo Bulegoan. Txartel horietan bi espazio daude: batean, tabernek zigilua jarri behar dute, norbaitek pintxoa dastatu badu; bestean, berriz, botoa emango zaion tabernaren izena jarri behar da. Pintxorik onenaren alde bozkatzeko, nahitaezkoa izango da zigilua jartzea eta gutxienez 6 pintxo dastatzea. Parte hartuko duten taberna guztietan boto-txartelak lagatzeko kutxa bat egongo da. Gainera, aurten ere, zozketa egingo da bozketan parte hartu dutenen artean. Hain zuzen ere, pintxorik onena hautatzen parte hartu duten guztien artean 320 € zozkatuko dira, Apymca-ri atxikitako establezimendu guztietan gastatzeko. Horrez gain, pintxo-dastatzea eta lehiaketako partaidetza sustatze aldera, 10 euroko zortzi txartel zozkatuko dira gutxienez hiru zigiluko boto-paperak dituztenen artean, lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko. Txartel bat egongo da tabernako, eta bertan adierazitako establezimenduan baino ezingo da erabili.

Aurten, ekitaldiaren berri emateko, sare sozialak erabiliko ditugu, eta Facebookeko “Bizi Amurrio” orrialdean egitaraua argitaratuko da. Hala, edukia partekatzen duten zale guztien artean, 99,90 euroko Cofrevip bat zozkatuko da, Viajes Arabaren eskutik.

Asteburu horietan, Abiaga, Arenalde Maitea, Bideko eta Los Arcos de Quejanajatetxeek sasoiko perretxikoekin eginiko menu gastronomikoak eskainiko dituzte.

Urriaren 28an (asteazkena), 19:00etan, El Refor jatetxean gastronomia-tailer bat emango du Jesús Barreñak, jatetxe horretako sukaldariak: perretxikoen inguruko zenbait sekretu eta perretxikoak egiteko errezeta gozoak azalduko dizkigu. Gero, gainera, errezeta horiek dastatu ahal izango ditugu. Tailerrera joateko, gonbidapena jaso behar da turismo-bulegoan, leku-kopurua mugatua baita.

Urriaren 30ean (ostirala), 20:00etan, Alberto Villanueva “Zarama”-k mikologiari buruzko hitzaldi bat emango du Kultur Etxean: “Hydnaceas y Cantharellaceas”.

Azaroaren 31n (larunbata), 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Arriolako Mikologia Elkarteak perretxiko-sailkapena egingo du udal-pilotalekuan, Alberto Villanueva “Zarama” mikologoak lagunduta. Igandean, azaroaren 1ean, udal-pilotalekuan jarriko dira ikusgai, 11:00etatik 14:00etara.

2015eko Mikoturismo Egunak igandean amaituko dira, azaroaren 1ean, eta hainbat jarduera antolatu dira egun horretarako: perretxiko-erakustaldia, etxeko produktuen salmenta eta erakusketa, eta pintxo irabazlearen sari-banaketa.