2014-2015 GABONETAKO EGITARAUA

12 Abendua 2014

Abenduak 21a arte: “A las puertas de Europa” Carlos Spottorno argazkilariaren argazki erakusketa kalean. Elexondo pasealekuan. Antolatzailea: Amurrioko Udala, kultura arloa.

Abenduak 14, 16:30, Olentzeroak “APDEMA” bisitatuko du eta opariak banatuko ditu. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 14, 19:00, “Ene begiak eme”, Aiaraldeak eskualdeko emakumeekin ekoiztutako ikuskizuna. Amurrio Antzokian. Antolatzailea: Aiaraldea.com.

Abenduak 14, goizean, Eskaut taldearen jostailu bilketa, Juan Urrutia plazan.

Abenduak 16, 17:00, Olentzerok Menagaraiko “Amor Misericordioso” ikastetxea bisitatuko du eta opariak banatuko ditu. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 17, 17:00, Olentzerok Ibarrako “Jesus María” ikastetxea bisitatuko du eta opariak banatuko ditu. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 17, 20:00 “CARMINA BURANA” Amurrio Antzokian. Partaideak: Andere abesbatza, Laudioko Santa Lucia, Orozkoko Agate Deuna, Hasperen, Amurrioko Udal Musika Eskolako Abesbatza, Vitoria-Gazteizko Musika banda. 5 €. Antolatzaileak: Amurrioko Udal Musika Eskola eta Amurrioko antzoki arloa.

Abenduak 18, 17:30, ipuinkontalaria haurren liburutegian, “Gabonetako ipuinak”.

Abenduak 18 eta 19, 19:00, Udal Musika Eskolaren ikasleen kontzertuak, Amurrio Antzokian.Antolatzailea: Amurrioko Udal Musika Eskola.

Abenduak 19, goizez, Olentzerok Tantaka, Tipi Tapa, Virgen Niña eta Zabaleko haurtzaindegiak bisitatuko ditu. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 19, 17:15ean eta 19:15ean, bi saio: “Txo, Mikmak txikia” Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna Bañueta kiroldegian. 4 €. Antolatzailea: Amurrioko Udala, euskara arloa.

Abenduak 19, goizez, Gabonetako azoka, Juan Urrutia plazan, baserriko produktuak, gazta, ogia, pastelak, turroiak, txokolatea, barazkiak, eztia..., artisau produktuak, landareak, zeramika... Antolatzailea: Amurrioko Udala, jai arloa.

Abenduak 20, 20:00, Gospel Kontzertua, “The Sey Sisters” taldea. Amurrio Antzokian, 6 €. Antolatzailea: Amurrioko Udala, antzoki arloa.

Abenduak 21, goizez, “Goikomendira” igoera autobusean Olentzeroren etxea eta txondorra bisitatzera. Irteera 11:15ean eta itzulera 14:00etan. Tiketak salgai Turismo bulegoan (1,50 €). Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 23, goizez, Olentzerok “Kili Kolo”, “Ikastola”, “Lucas Rey” eta “Virgen Niña” bisitatuko ditu. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 23, 12:00, Aresketa ikastolako ikasleek gabon kantak kantatuko dituzte Larrinaga kalean.

Abenduak 23, 17:00, Frontoian. “Bazen behin... espazioa” “Poco Pico” taldearen berbena. Ondoren, ikazkinek Olentzerorentzat idatzitako eta margotutako gutunak eta marrazkiak jasoko dituzte. Antolatzailea: Amurrioko Udala, euskara arloa.

Abenduak 23, 18:00. Gabon kanta erronda. Herrian zehar. Antolatzailea: Amurrioko Udala, kultura arloa.

Abenduak 24  16:00. Obispo Etxeguren plazan.Olentzerori ongi etorria eta ondoren, kalejira Mendiko, Antzoki, Bañuetaibar, Abiagabarri kaleetatik. Itzulera Bañuetaibar eta Elexondo kaleetatik Juan Urrutia plazara. Abiagabarri auzotegian, opari banaketa, gaztainak, txokolatea, ardo beroa eta gainera txondorraren erakusketa ikusgai.

Haurrek ikazkinei gutunak, marrazkiak eman edota kalejiran parte hartuz gero, zenbaki bat jasoko dute hainbat opariren zozketan parte hartzeko. Zozketa gune horretan izango da eta opariak Olentzerok emango ditu. Halaber, kalejiran parte hartu eta baserritaz jantzita dauden helduentzat hiru opari zozketatuko dira: kapoi bat, Errioxako ardo botila eta baserriko dozena bat arrautza. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea.

Abenduak 25, 11:30. Olentzerok zahar-etxea bisitatu eta bertan opariak banatuko ditu adinduen artean.

Abenduak 26, 18:00. Gabonetako  pintura lehiaketaren sari banaketa. “La Casona” Udal erakustaretoan.Antolatzailea: Amurrioko Udala, kultura arloa.

Abenduak 26-30, izotz pista. Juan Urrutia plazan, de 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doan. Antolatzailea: Amurrioko Udala, gazteria arloa.

Abenduak 26-30, Gabonetako Saskibaloi Txapelketa.Udal frontoian. Antolatzailea: Zaraobe saskibaloi elkartea.

Abenduak 26, 27 eta 28, Roller Gabonetako Jaia. Ostirala 26: 17:00etatik 20:00etara, jolasak eta herritik zehar ibilbidea. Larunbata 27: de 11:00etatik 13:00etara, Tailerrak eta klaseak. 17:00etatik 19:30ra, jolasak, dantza eta eta aerobic. 19:30ean, Ainhoa Galdeanoaren erakustaldia, “master 40” kategorian patinaje artistikoaren munduko txapelduna. Igandea 28: 11:00etatik 13:00etara, tailerrak eta klaseak. 17:00etatik 20:00etara, jolasak, Hanka Labanda taldearekin “Street hockey” partiduak. “Argien ibilbidea” herritik zehar. Antolatzailea: Amurrio Patin taldea, Babeslea: Amurrioko Udala, gazteria arloa.

Abenduak 27, 18:00 eta 20:30. Ongitzazko dantza ekitaldia “Stop San Filippo”aren alde, Amurrio Antzokian. 7 €. Antolatzailea: Nuria eta Raquel dantza estudioa eta “Stop San Filippo” fundazioa. Laguntzailea: Amurrioko Udala.

Abenduak 28, 12:00. Amurrioko III Herri Krossa, Berdintasunaren Lasterketa. Eufemia Fuentesi omenaldia. Izen ematea: www.sailkapenak.com. Gazteak eta txikiak: musutruk. Nagusiak: 5 €.Antolatzailea: oinkariak Amurrio atletismo elkartea. Babeslea: Amurrioko Udala.

Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5: Gabonetako haur parkea Bañueta kiroldegian. 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.Antolatzailea: Amurrioko Udala, gazteria arloa.

Abenduak 31, 16:00. Pilota partiduak Mexicoko selekzioarekin. Udal pilotalekuan. Antolatzailea: Amurrioko pilotazale kluba. Babeslea: Amurrioko Udala, kirol arloa.

Urtarrilak 2, 17:00etatik 20:00etara, eskalada ikastaroa Bañueta kiroldegian. Gaztelekuak antolatzen du.

Urtarrilak 3, 20:00. Bertso saioa, Amurrio Antzokian. BECeko “Euskal Herriko Bertso Txapelketa”ko finalistek parte hartuko dute. 8 €. Antolatzailea: Amurrioko Udala, euskara arloa.

Urtarrilak 3 eta 4, 17.00etatik a 19:00etara. Errege magoentzako gutun bilketa. Kiroldegian. Antolatzailea: Amurrioko parrokiaren gizarte-karitatezko arloa.

Urtarrilak 4, 17:00etatik 20:00etara, zumba ikastaroa, kiroldegian. Gaztelekuak antolatzen du.

Urtarrilak 4, 20:00, Magia Saioa, Mago Oliver “Bidai magiko mundo zehar”, Bañueta kiroldegian.

Urtarrilak 5,17:30etik 18:30era. Erregeen desfilea. Irteera: katekesitik, Araba, Elexondo, Aiala, Larrabe, Jose Picaaza, Felix Murga, Mendiko Jose de Madinabeitia, Armurubenta, Elizaren oinezkoen gunea. Antolatzailea: Amurrioko parrokiaren gizarte-karitatezko arloa.