“Bat Night” saguzarren gaua egingo da, Amurrion, datorren uztailaren 19an, San Anton plazan egingo den elkarretaratzean

16 Uztaila 2019

Herritar guztientzat da, eta parte hartzeko nahikoa da egun horretan bertaratzea

Amurrioko bizilagun Mario Corralek eta Gustavo Abascalek “Bat Night” saguzarren gaua antolatu dute, datorren uztailaren 19rako, Amurrion. Helburua da herritarrei saguzarren mundua, haien berezitasunak eta ingurunean duten garrantzia ezagutaraztea eta urte askoan ugaztun horiei kalte handia egin dieten mitoak eta sinesmenak gezurtatzea.

 “Gaueko elkarretaratze" bat da, 21:30ean, Amurrioko San Anton plazan. Irteera gidatu bat izango da, jarduera ludiko eta dibulgaziokoa, denentzat irekia, non saguzarren aleren bat kokatzen saiatuko baitira, "trabarik egin gabe" haren jokabidea behatzeko. Parte hartzeko, nahikoa da egun horretan deialdi ireki honetara agertzea. Era berean, jakintzak zabaltzeko, uztailean gure “gaueko bizilagun”-en gaineko erakusketa batez gozatu ahal izango da, Bañueta kiroldegiko sarreran. Saguzarren bizitzari buruzko sei azalpen-kanal edukiko ditu.