“The Upper Room” donostiarren gospel musika, Amurrio Antzokiaren Gabonetako proposamena

7 Abendua 2017

cartel

“The Upper Room” euskarazko gospel taldea, Amurrio Antzokian izango da, hilaren 16an, arratsaldeko zortzietatik aurrera.  The Upper Room 2005ean sortu zen, Donostian,  Iñaki Miguelen (pianoa) eta Mikel San Joséren (ahotsa) eskutik. Bikote gisa, kultur zentroetan, elizetan eta entzunaretoetan ematen dituzte emanaldiak, Euskal Herrian barrena.

Gaur egun, The Upper Room zazpikotea da: Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Olatz Otxoa (koruak), Andoni Etxebeste (bateria) eta María Soriazu (baxua). Taldeak euskarazko gospeleko bere abestiak kantatzen ditu, baita genero horretako kanta esanguratsuenak ere.

Txartelak Kultur Etxean daude salgai, 5 eurotan, hilaren 5etik aurrera, baita Antzokiko txartel-leihatilan ere,  egun berean.