Non zaude: Zure Udala »

Udal Berriak

Udal oharrak

Lehiaketa

Euskararen egoera Amurrion

Amurrio eta euskararen arteko harremana ez da beti erraza izan. Honako taula eta grafikoan azken hogeita bost urteetatako amurriar euskaldun, ia-euskaldun eta erdaldun kopuruak eta portzentaiak jasotzen dira. Joera goranzkoa da eta hori zalantzarik gabe nabari da hala-nola ikastetxeetako matrikulazioan (D ereduaren gainjartzean) edota kalean, euskara entzuten baitugu gure karriketan.

  1981 1986 1991 1996 2001
Biztanleria 8.741 9.201 9.558 9.598 9.273
Euskaldunak
Kopurua eta Portzentaia
222 2,53% 661 7,18% 1.145 11,97% 1.883 19,61% 2.092 22,56%
Ia-Euskadunak
Kopurua eta Portzentaia
551 6,30% 1.969 21,39% 1.915 20,03% 2.025 21,09% 2.223 23,97%
Erdaldunak
Kopurua eta Portzentaia
7.968 91,15% 6.571 71,41% 6.498 67,41% 5.690 59,28% 4.958 53,47%

Dena dela egin beharreko bidea luzea da oraindik; euskaldungoa zabaltzen ezezik baita euskaraz dakienak euskara erabiltzera bultzatzerakoan ere.