Uda Artistikoa tailerreko lanen erakusketa

Lehenengo aldiz uda honetan martxan jarri den Uda Artistikoa tailer berritzaileko parte-hartzaileek egindako lanak uztailaren 26an (ostirala) jarriko dira ikusgai. 11:00etatik 13:00ak arte, Kultur Etxeko ekitaldien aretoan argazkigintza-, zeramika- eta pintura-lanak erakutsiko dira. Tailer honetan sei eta hamaika urte arteko hogeita zortzi haurrek hartu dute parte. Aipatutako diziplinez gain, gorputz-adierazpen ariketak ere egin dituzte. Irakaskuntza-ekimen hau aurretik egindako ikastaroekin dago lotuta, eta Amurrioko Juan de Aranoa Udal Musika Eskolaren prestakuntza- eta aisialdi-eskaintza artistikoaren barruan sartzen da.