Bigarren eskuko liburu, disko eta CDen standa

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak hitzordu berri bat du Amurrion. Zehazki, irailaren 20an stand bat jarriko du, eta bertan bigarren eskuko liburuak, diskoak eta CDak eskuratu ahal izango dira, egoera onean eta merke. Berreskuratutako Liburu eta Diskoaren Elkartasuneko Miniazoka hau Elexondo kalean egongo da, 09:30etik 13:30era. Euria egiten badu, bertan behera geratuko da.