Laguntza psikologikoaren zerbitzua

ZER DA?

AMURRIOKO LAGUNTZA PSIKOLOGIKO ETA PEDAGOGIKOAREN KABINETEAK (GAPPA) garatutako zerbitzua da.

GAPPA haur eta gazteei zuzendutako udal baliabidea da eta, prebentzioan oinarrituta, komunitatearen osasun arloan lan egiten du beste batzuekin batera.

  • PROFESIONALAK: 3 psikologo-pedagogo
  • ZERBITZUAREN ERABILTZAILE NAGUSIA: Amurrioko haur eta gazteak.
  • LAGUNTZAREN HELBURU NAGUSIA: Amurrioko haur eta gazteen osasuna (ongizate-egoera biologikoa, psikologikoa eta gizartekoa dela ulertuz).

Zerbitzuan interesatuta egonez gero, harremanetan jarri telefonoz (945 39 38 49), GAPPAren bulegoan (Dionisio Aldama 7, 1 C), eskolen bitartez, Udalaren bulegoetan edo osasun zentroko pediatria zerbitzuan.

JARDUN ARLOAK

Arloa Eginkizuna
Psikopedagogiakoa Eskola esparruan egiten diren jarduketak.
Drogen prebentzioa Droga arazoen prebentziorako programa zehatzak.
Klinika Eskola adinean daudenen arazo emozionaletan laguntzen duten programak.
Osasun sustapena Osasun zentroarekin koordinatuta egiten diren jarduketak, eskola adinean dauden gazte eta umeei zuzenduta.
Komunitatea/Gazteria Komunitatearen ikuspuntutik, ume eta gazteei zuzendutako jarduketak