$default_header.getContent()

Landa-bideak eta pistak

Bide-sarea

115 km landa- edo baso-pista edo/eta bideetan:
  • 24 km asfaltoan edo hormigoian.
  • 12 km bide harritsuan.
  • 79 km lurrean.

PISTEN ERABILERA ARAUTZEA

UDAL BIDE ETA PISTEN ERABILERA, KONTSERBAZIOA ETA ZAINTZA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAren bidez egiten da.

Fidantzak eta tasak

Ibilgailu astunen pista erabili aurretik, fidantza utzi behar da Amurrioko Udalaren Kontu-hartzailetza Zerbitzuan, eta dagokion tasa ordaindu behar da, indarrean den zerga-ordenantzarekin bat.

Unitateko prezioak jakiteko, Udalaren Kontu-hartzailetza Zerbitzuan galdetu behar da.

Pistak erabili ahal izateko prozesua:

Udal Ordenantzak ezartzen duena bete behar da beti.

Ibilgailu astunak

  1. Eskaera egitea:
    Eskabide-orria Amurrioko Udalaren sarrera-erregistroan aurkeztu behar da, Arabako Foru Aldundiaren Mendi Zerbitzuak emandako baimenarekin batera. Garraioa egingo duen pertsonak aurkeztu behar du.
    Eskaera
  2. Txosten teknikoa aurkeztea:
    Pista erabili aurretik, pistaren egoera zertan den azaltzeko txostena egin behar da; eta horrela, jarri beharreko fidantza eta tasa zenbatekoak diren zehaztuko da.
  3. Pista erabiltzeko baimena ematea, ezarritako baldintzen arabera.
  4. Tasa ordaintzea, kontu-hartzailetzaren zerbitzuaren likidazioarekin bat, eta ezarritako fidantza jartzea.
  5. Pista erabili ondoren, fidantza itzultzeko eskatuko da.
  6. Pistaren egoeraren aldeko txostena egitea.
  7. Jarritako fidantza itzultzea.

Ibilgailu arinak

Eman zaion baimen horrekin, ibilgailu arinak urteko egun guztietan igaro daitezke; baimena jabe partikular, abeltzain eta administrazioko langileentzat baino ez da izango.

Denbora-bitarte edo egun zehatzetan pistak erabiltzeko baimena ehiztari, ziza-biltzaile, lehen sektoreko enpresa eta azterlanen inguruko enpresei ematen zaie.

  1. Eskaera:
    Eskabide-orri hau Amurrioko Udalaren sarrera-erregistroan aurkeztu behar da.
  2. Udal Ordenantza betetzen badu, eman egingo zaio baimena.
  3. Txartelak: bata ibilgailuarena; eta bestea, gidariarena.

Baimendutako ibilgailu arinetarako egokitutako aparkalekuak

Baimendutako ibilgailuak aparkatzea baimenduta dago, bakar-bakarrik, leku hauetan:
  • Bostarratxeta
  • Kuxkumendi
  • Lejazar
  • Aldama pistaren hasiera
  • Askargan pistaren hasiera