Amurrioko mendien inbentarioaInbentarioa 2001ean egin genuen, Amurrioko Herri Mendien mugaketan neurtu eta mugarriak jarri zirenean hain zuzen. Lanaren edukiaLehenengo eta behin, kudeaketa-alde bakoitzean datu-basea egin genuen, eta datu hauexek jaso genituen: landaretza mota; udal partzela bakoitzaren erabilera edo aprobetxamendua; sarbide, ur-erabilgarritasun, malda, orientazio, eta abarri buruzko datuak, eta azkenik, partzelaren argazki bat, airetik eta lurretik hartutakoa. Halaber, egin zen jarduketa bakoitzaren fitxa historikoa osatu genuen: landaketa-data, garbiketak, bakanketak, entresakak, etab. Partzela bakoitzaren fitxan arlo juridikoko datuak ageri dira: jabetzaren erregistroko erreferentzia, zortasun kargak, etab. SailkapenaLan honetan inbentarioko kudeaketa aldeen lehenengo sailkapena egin genuen, landaretza eta erabilera nagusiaren arabera. HelburuaLortutako informazioa oso garrantzitsua izan zen, batetik, geroago Basoen Kudeaketa Iraunkorreko Plan Teknikoa (BKIPT) egiteko; eta bestetik, Amurrioko Herri Mendien Antolamenduko Plana egiteko. |
© 2007 Copyright Ayuntamiento de Amurrio