Gizarte Ekintza Sailaren aurkezpena

1985ean hasi ginen zerbitzua eskaintzan, gizarte langile bakar batekin; eta urteak joan urteak etorri, langile gehiago kontratatu ditugu. Gaur egun, langile hauek osatzen dute zerbitzua:

  • Hiru gizarte-langile.
  • Administrari laguntzaile bat.
  • Lan orientatzaile bat. (Sartu enpresakoa da, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langileekin lan egiten du lan munduratze eta gizarteratze arloan)

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua zerbitzu publikoa da; eta oinarrizko laguntzako zerbitzua denez, biztanle guztiei zuzenduta dago, Amurrion bertan eta Udala osatzen duten administrazio batzarretan ere bai (Lezama, Larrinbe, Saratxo, Delika, Aloria, Tertanga, Artómaña eta Baranbio).

Oinarrizko zerbitzua izanik, herriko biztanleak Gizarte Zerbitzuko sisteman sartzeko abiapuntua da.

JENDEARENTZAKO ARRETA

Aldez aurretik eskatu duten pertsonak, astelehen, asteazken eta ostegunetan bertaratu daitezke (09:00etatik 13:00etara). Ordutegi hori aldatu ahal da, zerbitzuaren eta erabiltzaileen beharrizanen arabera; hortaz, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 945 89 11 61 telefono zenbakian.

Zerbitzua administrazio batzarretan eskaini ohi da; eta beharrezkoa izanez gero, baita etxeetan ere.

Kontsultak telefonoz ere egin ahal dituzu: 945 89 11 61

ZEREGINAK

  • Gizarte babeseko zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko behar den informazioa eskaintzea.
  • Kasu bakoitzaren ebaluazioa egitea beharrizanak aztertu eta gero.
  • Zerbitzu eta prestazio egokienei buruzko orientazioa eskaintzea. Kasuaren segimendua interesatuekin eta zerbitzuekin koordinazioan, betiere, informazioaren konfidentzialtasuna bermatuz.
  • Bizikidetzako zerbitzuak edo programak ematea laguntzako ekintzen bidez herrian bertan eta interesatuaren etxean.
  • Esku hartzeko programak garatzea pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko erraztasunak eta baliabideak jartzeko; gizartetik baztertuta dauden kasuei lehentasuna emango zaie.
  • Adina, generoa, arraza, ezgaitasuna, kultura... dela eta, estuasunen bat duten pertsonek ahalik eta autonomia gehien izan dezaten laguntzea.
  • Gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzen laguntzea.
  • Gizarte beharrizanei buruzko sentsibilizazioa izatea; horretarako, komunitateak gizartearen arazoak konpontzeko esku hartzea eta pertsonek komunitatearen bizitzan esku hartzea bultzatuko dugu.
  • Prestazioen tramiteak kudeatzea.
  • Gure lurralde eremuan dauden beharrizanak antzematea eta beroriek asetzeko arazoak ere bai.