Oharrak

Maiatzaren 4tik 13ra zabalik egongo da Tantaka eta Tipi-Tapa haureskola publikoen matrikulazio epea 2014an eta 2015ean jaiotako umeek matrikula aurkezteko aukera izando dute, irailean urrian eta azaroan hasteko.

Amurrion, eguneratu egin dira Bañueta Kiroldegiko tarifak.

% 0,1 igo dira udal kiroldegi horretako zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tarifak. Tarifa horiek, zehazki, honako hauei dagozkie: sarrerak eta hamabost egunerako edo hilabeteko bonuak, matrikulak, hilabeteko kuotak, instalazioak alokatzea (kirol-pista, igerilekua, gimnasioa, erabilera anitzeko aretoa...), masajeak eta kirol-jarduerak, urte osokoak zein hiruhileko batekoak.

Udal Musika Eskolak telefono-zenbakia aldatu du. Hemendik aurrerako zenbakia honako hau da: 945891003.

 

Orriak