Oharrak

Aiara Kantauriko Urkidetza abuztuaren 15ean hasiko da 2017ko 2. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura-zerbitzuaren tasa eta estolderia-zerbitzuaren tasa kobratzen Larrinbeko Administrazio Batzordean eta Amurrion. Ordainketa helbideratu ez duten pertsonek Caixabankek Elexondo kalea 21 helbidean duen bulegoan ordaindu ahal izango dituzte tasa horiek, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan ageri den epean.

Amurrioko jaietan, abuztuaren 14an, kuadrillek bazkaria egingo dute 15:00etan Matias Landaburuko kirol-instalazioetan. Kuadrillen bazkarian parte hartu nahi dutenek Araba kaleko aparkalekura (karrozak eraikitzen ari diren lekura) jo beharko dute abuztuaren 8a baino lehen. Abuztuaren 9ko 10:00etan amaituko da epea kuadrillek Jaietako udal-arloari jakinarazteko zenbat pertsonak parte hartuko duten bazkarian.

Abuztuaren 5era arte kobratu ahal izango dira Administrazio Batzordeetan 2016ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zabor-zerbitzuaren tasak. Ordainketa helbideratu ez duten zerga-ordaintzaileek Amurrioko Udaleko zergak biltzeko bulegoan ordaindu ahal izango dute tasa; bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

Euskal Herriko edozein baserritarrek har dezake parte, zuzeneko ekoizlea dela eta landa-inguruarekin lotuta dagoela egiaztatzen badu.

cesta

Abereen erakusketa abuztuaren 16an, asteazkenean, izango da, San Roke egunean, 10:00etatik 14:00etara Amurrioko San Roke landetan.

feria ganado

Ekainaren 6tik abuztuaren 5era arte kobratu ahal izango dira Administrazio Batzordeetan 2016ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zabor-zerbitzuaren tasak. Ordainketa helbideratu ez duten zerga-ordaintzaileek Amurrioko Udaleko zergak biltzeko bulegoan ordaindu ahal izango dute tasa; bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

Ekainaren 30era bitarte, zabalik egongo da aurtengo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. Zerga-ordaintzaileek Mendiko kaleko 1 zenbakiko Caja Laboral Kutxako bulegoetan ordaindu ditzakete beren zerga-zorrak, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak administraria kontratatu behar du, interesatuek izena eman dezakete 2017ko ekainaren 23a baino lehen curriculuma  bidalita info@zabaia.eus e-postara. 

ayto

Elexazar proiektuaren zuzendaritzak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, VII. Arkeologia Kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi ditu interesa duten eta adinez nagusiak diren guzti haiek. Kanpaina Elexazar barrutiko erromatar garaiko kokalekuan egingo da, egun batean edo gehiagotan, uztaileko lehenengo hamabostaldian. Parte hartzeko baldintza bakarra dago: ikasteko grina eta gure ingurune hurbileneko historia galduaren zati bat ezagutzeko gogoa izatea. Metodologia zientifiko bati jarraituko diogu historia hori berreskuratzeko, pazientziarekin eta esfortzu fisikoa ere eginez, denok gogobeteta utziko gaituen emaitza lortzeko. Interesdunek mezu elektroniko bat igorri behar digute euren datuekin eta kontaktuarekin, eta egoki iruditzen zaien beste edozein ekarpen ere egin diezagukete. Gero, haiekin harremanetan jarriko gara, jarduera arkeologiko honen ezaugarriak eta nondik norakoak azaltzeko. Nabarmentzekoa da proiektuan parte hartzen dugun guztiok borondatez eta altruismoz jarduten dugula, gure historiari buruz ikertzeko nahiak batuta.

Helbide elektronikoa: elexazar@gmail.com.

Amurrioko Udalak ikastaro hauek diruz laguntzen ditu, matrikularen %50 gehienez ere 100€-raino.

45. Udako Ikastaroak

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak

cursos

Orriak