Oharrak

Irekita dago jada Abiagabarriko prezio tasatuko etxebizitzen oinarriak aldatzeari buruzko iradokizunak azaldu eta aurkezteko epea. Epe hori azaroaren 7an itxiko da.

 Irekita dago Amurrioko Udalak euskara sustatze aldera herritarrei ematen dizkien diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak urrian aurkeztu behar dira, eta herritar interesdunei eskatzen diegu eskaera erregistratu aurretik lehen solairuan dagoen Euskara Zerbitzura eramateko, bertan egiazta dezaten. Hori urriaren 31 baino lehen egin behar da, eskaera onartua izan dadin.

kultur etxea

Hilabete honetan Amurrioko Udalak eskaintzen duen bitartekaritza eta elkarbizitza zerbitzuari jarraipena emango zaio. Zerbitzu honek auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea du xede, gatazkak konpontzeko bide bezala elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuta. 

Programa honen helburu nagusia herritarrak artatzeko zerbitzu bat eskaintzea da, euren arteko gatazkak modu zibilizatuan bideratzen laguntzeko eta auzi bideak ekidin asmoz. Horrezaz gain, auzoetan, ikastetxeetan eta gazteen lonjetan sentiberatze eta parte-hartze kanpainak garatu nahi dira. Auzokideentzako doako zerbitzua izango da. 

Ardura izango duten langileak kultura etxeko lehenengo solairuan egongo dira astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 18:00etara. Aldez aurretik telefonoz eskatu behar da hitzordua 654.176.548 telefono zenbakian eta zerbitzua euskaraz zein gazteleraz eskainiko da

 

larrabe

Zabalik dagoeneko Larrabe errepidea.

2017ko irailaren 8ko 17:00etatik aurrera, Etengabeko Arretako Guneak (EAG) eskainitako arreta sanitarioa Amurrioko Osasun Zentro berrira lekuz aldatuko da.
Zentroaren gainerako jarduerak kokapen berrian eskaintzen hasiko dira, 2017ko irailaren 11ko 08:00etatik aurrera. Zentroaren helbidea: Felix Murga 8-A

ambula

Parte hartu “Ate irekien jardunaldietan”, hartara zentroko instalazio eta zerbitzuak ezagutu ahal izango dituzu.

Kilometroak jaialdia Oñatin ospatuko da irailaren 24an. Amurrioko Udalak autobus zerbitzua antolatu du hara iristeko. “Lekaixoka!” leloa izango da. Amurriotik 09:45ean irtengo dira eta Oñatitik 19:00etan izango da
itzulera. Txartelaren prezioa 8 eurokoa da. Kultur Etxean erosi ahalko dira irailaren 21era arte.

 Irailaren 15era arte dago zabalik Kultur Etxean Amurrioko Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan matrikula egiteko epea. Hainbat ikastaro eskaintzen dira: haur, gazte eta helduentzako pintura- ikastaroak, ehoziri eta kakorratzekoak, errusiar portzelana, egur taila artistikoa, titikadura, otarregintza, zeramika eta modelatzea, larru artistikoa eta larruki lantzea, patchwork, ebaketa eta jantzigintza eta kartoi-lan eta scrapbooking ikastaroak. 

Aiara Kantauriko Urkidetza abuztuaren 15ean hasiko da 2017ko 2. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura-zerbitzuaren tasa eta estolderia-zerbitzuaren tasa kobratzen Larrinbeko Administrazio Batzordean eta Amurrion. Ordainketa helbideratu ez duten pertsonek Caixabankek Elexondo kalea 21 helbidean duen bulegoan ordaindu ahal izango dituzte tasa horiek, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan ageri den epean.

Amurrioko jaietan, abuztuaren 14an, kuadrillek bazkaria egingo dute 15:00etan Matias Landaburuko kirol-instalazioetan. Kuadrillen bazkarian parte hartu nahi dutenek Araba kaleko aparkalekura (karrozak eraikitzen ari diren lekura) jo beharko dute abuztuaren 8a baino lehen. Abuztuaren 9ko 10:00etan amaituko da epea kuadrillek Jaietako udal-arloari jakinarazteko zenbat pertsonak parte hartuko duten bazkarian.

Orriak