Berdintasunaren aldeko Eskualdeko I. Ibilaldi Neurtuarekin

Eguna: 
La, 2018/03/10
Ordua: 
10:00etan abiatuko da Laudioko plazatik eta Amurrioko plazatik
Tokia: 
Nerbioiko Parke Linealean zehar
Prezioa: 
Izena emateak 5 € balio du. Zortzi urtetik beherakoentzat doanik
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Amurriok eta Laudiok bat egingo dute martxoaren 10ean Nerbioiko Parke Linealean zehar egingo den Berdintasunaren aldeko Eskualdeko I. Ibilaldi Neurtuarekin

Jarduera herrikoi horretan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Amurrioko Kaskagorri Futbol Taldeak eta Laudioko Altzarrate Kirol Elkarteak bat egin dute ekimen berritzaile horren inguruan, eskualdean berdintasuna bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoarekin aurrera jarraituz. Berdintasunaren aldeko Eskualdeko I. Ibilaldi Neurtua egingo da lehenengoz martxoaren 10ean, larunbatean, eta bi udalerriak lotuko dira Nerbioiko Parke Linealaren bitartez. Arabako bi udalerri horietako udalen lankidetzarekin antolatu da ekimena.

Ibilaldi neurtua 10:00etan abiatuko da Laudioko Herriko plazatik Amurrioko Herriko plazara, eta alderantziz, ordu berean, Amurrioko plazatik Laudioko plazara; bi kasuetan Nerbioi ibaiaren ondoko bide berdetik.

12.400 metroko distantzia dago. Bide laua da eta ez du zailtasunik; izan ere, herritar guztiek erraz egiteko moduko paseoa da: haurrek, helduek zein adinekoek. Irteeran kamiseta emango da dortsalarekin, eta kontrol-fitxa bat (irteera-helmuga). Tarteko puntu batean, Luiaondon, anoa-postu bat jarriko da, eta parte-hartzaile guztientzako edariak, fruta eta gailetak eskainiko dira. Antolatzaileek autobus-zerbitzua jarriko du parte-hartzaileentzat, abiapuntura itzul daitezen. Parte hartzeko, izena eman behar da martxoaren 2a baino lehen Kaskagorri F.T.-ren bulegoetan (telefonoa: 665751981) edo Altzarrate K.E.-ren bulegoetan (telefonoa: 665724510), edo Amurrio eta Laudioko Udaletako Berdintasun Sailetan. Adin guztiei eta elkarteei bideratutako ekimena da. 5 euro balio du izena emateak, zortzi urtetik beherakoentzat izan ezik; horiek doan eman ahalko dute izena. Kamiseta tekniko bat oparituko da eskualdeko ibilaldi honen oroigarri. Ez du irabaziko ez lehenak ez azkenak; inbertitutako denborak hartuko dira eta tarteko denborek opariak jasoko dituzte. Lehenengo esperientzia honen helburua da Berdintasunaren aldeko Eskualdeko Ibilaldi Neurtu hau instituzionalizatzea.