Noticias

Martxoa 2016

Apirilaren 2an Amurrioko Aresketa Txapelketa egingo da Bañueta Kiroldegian

Txapelka Bañueta Kiroldegian. Klubeko zuzendaritza-batzordeak Amurrioko IX. Aresketa Txapelketa antolatu du. Apirilaren 2an egingo da, Bañueta Udal Kiroldegian, 15:15etik 20:30era

Gaur Jalgi Hadi programa aisialdia euskaraz hasten da

Aurten ere, Jalgi Hadi programak aisialdia eta euskara sustatuko ditu herriko haur eta gaztetxoen artean, Pazko Astean.

55 urtetik gorakoentzako hurrengo ikastaroak, memoria lantzeko, sakelakoa eta tableta erabiltzen ikasteko eta finantza-erakundeekin konpontzeko.

Amurrio Bidean Tokiko Garapen Agentziak 55 urtetik gorakoentzako hainbat ikastaro eskainiko ditu apirilean eta maiatzean, 9:30etik 13:30era. Ikastaroak ReforAmurrio Enpresaldean izango dira (El Refor eraikina).

MARTXOAREN 24TIK 28RA, “ALDERANTZIZ IBILTZEN ZEN NESKATILA” ERAKUSKETA IKUSI AHAL IZANGO DA ARESKETAMENDIN

Martxoaren 24tik 28ra, “Alderantziz ibiltzen zen neskatila” erakusketa ikusi ahal izango da Aresketamendin.

Amurrioko Udaltzaingoak bide-hezkuntza sustatzen du DBHko 4. mailako gazteen artean.

Amurrioko Udalaren Hezkuntza Arloak mugikortasun seguruaren aldeko hezkuntza-kanpaina abiarazi du, DBHko laugarren mailako ikasleentzat.Honako ikastetxe hauetan gauzatuko da proposamena: Aresketa Ikastola, Zaraobe institutua eta Virgen Niña ikastetxea.

Amurrio EKOiztu eta fabrika zuria

Bideo honek 2016ko apirilaren 7tik 10era Amurrion egongo den DENBORAREN TUNELA aurkezten du. Bertan industriaren iraunkortasuna landuko da.

Amurriok bere paisaia-plana beste euskal udalerriei aurkeztu die

Beste gauza askoren artean, proiektu horren helburu nagusia paisaia kudeatzeko eta antolatzeko egin beharreko ekintzak zehaztuko dituen kudeaketa tresna bat izatea dela nabarmendu zuten.

Danborrada eta barraskiloak, zaindariaren jaiak ospatzeko

Jaien Arloak San Prudentzio jaiak ospatzeko ekitaldien egitaraua aurkeztu du. Egitarauaren arabera, bezperan, ikastetxeetako haurren danborrada egingo da

Konpondu da Santa Maria elizako dorrearen teilatua

Dorrera iristeko eskailerak ere konpondu dira, eta txukundu egin dira erlojuaren esferak.

Lankidetza-hitzarmena sinatu dugu Vital Kutxa Fundazioarekin

Amurrioko Udalak eta Vital Kutxa Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, aurten hainbat kultura-jarduera gauzatzeko. Hitzarmena guztira 3.600 eurokoa da, eta zenbateko hori publizitatera, azpiegituretara eta lankidetza ekonomikora bideratuko da.

Orriak