Noticias

Maiatza 2018

Amurriok indartu egingo du oinezkoen igarobideetako argiztapena

15 luminaria berri instalatuko dira, oinezkoen 10 igarobidetako argiztapena hobetzeko

Arabako txakolinaren festa igande honetan ospatuko da Amurrion

Vitoria-Gasteiz Wine City elkarteak aintzatespena jasoko du igandean Arabako Errioxako eta Aiaraldeko ardoak sustatzeagatik

Matrikulazio epea zabalik Musika Eskolan

Gaurtik aurrera Musika Eskolako ikasleek datorren ikasturterako matrikula egin dezakete.

Amurriok badauka dagoeneko jaiak iragartzen dituen kartela

Kartel irabazleari “Iguarrako” izena jarri dio egileak

Saratxok La Antiguaren omenezko festa ospatuko du maiatzaren 13an

11:30ean harrera egingo dute, ohorezko aurreskuarekin, eta Saratxok La Antigua birjinarekiko fideltasun-errezoa berrituko du, maiatzaren 13an, XVIII. mendetik datorren tradizioa betez.

Orri-markatzaileen lehiaketa

Maiatzaren 17tik 26ra “Bidaiarik onena” orri-markatzaileen lehiaketaren seigarren edizioa egingo da.

AmurriokoEKIN ekimenak ostiralera arte luzatuko du epea, proposamenak jaso ahal izateko

Azken egunetan kanpainak izan duen harrera onaren ondoren, proposamenak egiteko epea datorren ostiralera arte luzatu da.

Prebenfamilia-Araba proiektuak Aiaraldeko Familiaren Eguna antolatu du larunbat honetarako

Jarduerak goizeko 10:00etan hasiko dira, mahai teknikoarekin eta familia osoari zuzendutako jarduerak jasoko dituen eta 13:00ak arte luzatuko den espazio ludikoarekin

Maiatzaren 10ean Kultur Etxean egingo den hitzaldian gai hau landuko da: “Zer da eta zergatik egin behar da aurretiazko borondateen agiria”

Animatu eta etorri abantaila handiak dituen izapide soil honi buruzko informazioa entzutera. “Zer da eta zergatik egin behar da aurretiazko borondateen agiria” izeko informazio hitzaldia maiatzaren 10ean egingo da, 19:00etatik aurrera, Amurrioko Kultur Etxean. Hizlariak Ascensión Lodeiro eta María José Ibars izango dira, Amurrioko osasun-zentroko osasunaren arloko langileak.

Berdintasunerako Udal Kontseiluaren bilera maiatzaren 9an

Berdintasunerako Udal Kontseiluak herritar guztiei irekitako bilera deitu du maiatzaren 9rako.

Orriak