Noticias

Azaroa 2017

Amurrio hiriko X. Gabon Kanta Erronda

Gabon Kanta Lehiaketarako izen ematea dohainik da eta Amurrioko Kultur Etxean egingo da, azaroaren 20tik abenduaren 13ra.

Euskararen Eguna

Amurriok egitaran oparoa antolatu du Euskararen Eguna ospatzeko azaroaren 26tik abenduaren 3rarte.

“KULTURA EZ DA HONDAKIN BAT” POSTUA

Azaroaren 24an, 08:00etatik 14:30era, garbiguneetan berreskuratutako liburu, CD eta diskoen postu bat jarriko da Amurrioko Elexondo eta Dionisio Aldama kaleen arteko oinezkoentzako eremuan.

Azaroaren 27an Amurrio Lagunkoia proiektuak gizarte- eta osasun-zerbitzuak landuko ditu

Azaroaren 27an egingo da Amurrio Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren udazkeneko hurrengo bilera

Udalak adinekoei galdetuko die Nagusien Etxearen erabilera eta funtzionamenduari buruz

Su objetivo es promover el envejecimiento activo en este local municipal

Aiaran abenduaren 1ean egingo da Aialdeko Adinekoen XVIII Topaketa

Un año más, la Cuadrilla de Ayala ha organizado el Encuentro Comarcal de las Personas Mayores de la cuadrilla que tendrá lugar el viernes 1 de diciembre, a partir de las 10:00 horas en Ayala.

San Mames Etxea

“San Mames Etxea” etxebizitzara iristeko baldintzak hobetzea aurreikusi da. Etxe hori autonomia-maila handiko adinekoen egoitza da. Gaur egun, ez dago higiezin horretara iristerik, kanpoko urbanizazioarekin dagoen desnibela gainditzeko eskailera-maila batzuk daudelako.

Amurriok bi markesina eraikiko ditu Landaburun

Udalak bi markesina eraikiko ditu Landaburu kalean. Urtea bukatu baino lehen bukatuko dira lanak: geltoki bat prestatuko da, Alkinar eta San Jose auzoentzat, Urduña- Galdakao eta Laudio Vitoria-Gasteiz hiriarteko autobus-lineei zerbitzu emateko; aldi berean, ADIFeko “Iparralde” geltokiaren eskutik, intermodaltasuna bermatuko da.

Amurrioko Udala, saritua ingurumenarekin %100 jasangarria den papera erabiltzeagatik

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna egiteko modu berria sustatzeko “Guztion Artean Eginez” enpresa-foroaren gosarian eman zaio saria

Orriak