Noticias

Abendua 2017

Oharra

Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua instalatzeko lanak laster hasiko direnez, aste honetako ostegun edo ostiraletik aurrera, Amurrioko Udaleko Informazio, Erregistro eta Errolda Zerbitzua, gaur egun Udaletxeko beheko solairuan dagoena, horren beheko solairura aldatuko da.

Puntu Berde Mugikorra berriro ere iritsiko da abenduan Amurrio Udalerriko bederatzi Administrazio Batzarretara

Puntu Berde Mugikorra berriro ere iritsiko da abenduan Amurrio Udalerriko bederatzi Administrazio Batzarretara. Puntu Berde Mugikorrak etxeko hondakinak jasotzen ditu Aiarako Koadrilan.

Amurrioko 2017ko Eguberrietako Erakusleihoen Lehiaketan herri-epaimahai gisa parte hartzeko gonbita

Apymca elkarteak zine-abonamenduak, erosketa-orgak eta afariak zozketatuko ditu parte-hartzaileen artean

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bañuetako kiroldegira etorriko dira hilaren 16an

Bañuetako kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen haur-ikuskizun berria, “ Borobilean”, izango da, hilaren 16an, arratsaldeko sei eta erdietan. Txartelak Kultur Etxean egongo dira salgai, 12tik aurrera, 3 eurotan

Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea, abenduaren 13an egingo den hitzaldi bateko hizpidea

Corazón Sin Fronteras elkarteak (gaixotasun kardiobaskularrak ezagutzera eman eta prebenitzeko elkartea) doako hitzaldi bat emango du «Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea» izenburupean.

Abenduaren 14rako zineforum bat antolatu da Amurrio Lagunkoia programaren barruan, «Las chicas de la lencería» filmaren emanaldiarekin

Zineforum bat izango da Amurrio Lagunkoia programaren barruan aurreikusitako hurrengo jarduera; izan ere, «Las chicas de la lencería» filma emango

2016an jaio diren seme-alabengatiko diru-laguntzak

Tokiko gobernu-batzordeak, 2016an jaio diren seme-alabengatiko diru-laguntzen zerrenda onartu du: hamar onartu dira, aurkeztutako hemeretzien artean.

Amurriok gidaliburu bat argitaratu du alkohol eta kalamuaren kontsumoari buruz udalerrian kokatuta dauden enpresetako langileentzat

Zaraobe Institutuko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleek ere jasoko dute prebenitu eta sentikortzea helburu duen agerkaria.
Amurrio da gai horri buruz bere argitalpena duen udalerri bakarra.

“The Upper Room” donostiarren gospel musika, Amurrio Antzokiaren Gabonetako proposamena

“The Upper Room” euskarazko gospel taldea, Amurrio Antzokian izango da, hilaren 16an, arratsaldeko zortzietatik aurrera. The Upper Room 2005ean sortu zen, Donostian, Iñaki Miguelen (pianoa) eta Mikel San Joséren (ahotsa) eskutik. Bikote gisa, kultur zentroetan, elizetan eta entzunaretoetan ematen dituzte emanaldiak, Euskal Herrian barrena.

Orriak