Welcome to aGov

Azken berriak

Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua instalatzeko lanak laster hasiko direnez, aste honetako ostegun edo ostiraletik aurrera, Amurrioko Udaleko Informazio, Erregistro eta Errolda Zerbitzua, gaur egun Udaletxeko beheko solairuan dagoena, horren beheko solairura aldatuko da.

Puntu Berde Mugikorra berriro ere iritsiko da abenduan Amurrio Udalerriko bederatzi Administrazio Batzarretara. Puntu Berde Mugikorrak etxeko hondakinak jasotzen ditu Aiarako Koadrilan.

Aldaketa bat aurreikusten du 6.000 m2 baino gehiago murrizten duena lurzoruaren okupazioa.

Apymca elkarteak zine-abonamenduak, erosketa-orgak eta afariak zozketatuko ditu parte-hartzaileen artean

Bañuetako kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen haur-ikuskizun berria, “ Borobilean”, izango da, hilaren 16an, arratsaldeko sei eta erdietan. Txartelak Kultur Etxean egongo dira salgai, 12tik aurrera, 3 eurotan

Zineforum bat izango da Amurrio Lagunkoia programaren barruan aurreikusitako hurrengo jarduera; izan ere, «Las chicas de la lencería» filma emango da Amurrio Antzokian.

Corazón Sin Fronteras elkarteak (gaixotasun kardiobaskularrak ezagutzera eman eta prebenitzeko elkartea) doako hitzaldi bat emango du «Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea» izenburupean.

Tokiko gobernu-batzordeak, 2016an jaio diren seme-alabengatiko diru-laguntzen zerrenda onartu du: hamar onartu dira, aurkeztutako hemeretzien artean.

Agenda

Zineforum: Las Chicas de la Lencería

Eguna: Og, 2017/12/14

Ordua: 18:30

Tokia: Amurrio Antzokia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen “Borobilean” ikuskizun berria eskainiko da

Eguna: La, 2017/12/16

Ordua: 18:30etan

Tokia: Bañueta Kiroldegian

Berdintasunaren aldeko VI. Herri Lasterketa

Eguna: La, 2017/12/16

Ordua: 16:15etik aurrera

Tokia: Irteera eta helmuga Amurrioko Juan Urrutia plazan egongo dira

Oharrak

Azaroaren 15ean hasiko dira kobratzen Amurrion eta Larrinben 2017ko 3. hiruhilekoko ur-hornidurari eta estolderia zerbitzuari dagozkien tasak. Ordainketa helbideratu gabe dutenek ordainketa egin ahalko dute Caixabank-en bulegoetan (Elexondo kalea 21) astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan agertzen den epean.

Amurrioko Parrokietako Caritasek elikagaiak bilduko ditu udalerrian beharrak dituzten pertsonei laguntzeko. Elikagai-bilketa azaroaren 13tik abenduaren 2ra bitartean egingo da, astelehenetik larunbatera Santa Maria Parrokian, 18:00etatik 20:00etara, eta San José parrokian 19:00etatik 19:30era. Antolatzaileek aldez aurretik eskerrek eman nahi dizkiete donazioak egiten dituzten pertsona guztiei.